55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, 2026rako, Andra Mari zahar-egoitzako prezio publikoetan. Hasierako onespena

Lesakako Andra Mari zahar-egoitzako gobernu-batzordeak, 2026ko martxoaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea, 2026rako, egoitza horretako prezio publikoetan.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz.

Lesakan, 2026ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2603369