2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Akats zuzenketa, 2026ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan
2026ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 27an, 2026ko ekitaldiko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen behin betiko onespenaren iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.
7.2 artikuluan ("Estolderia- eta saneamendu-tasa, gutxienekoak"):
Honako hau dioen tokian:
60,01 m³ baino gehiago: 0,338 euro hiruhilekoan
Honela behar du:
60,01 m³ baino gehiago: 0,338 euro/m³.
Lekunberrin, 2026ko otsailaren 24an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2602993