2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGOA
Erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintza-jarduerak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2026ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKITZEN DUT:
1. Hasiera batez onestea rrantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintza-jarduerak arautzen dituen ordenantza.
2. Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratu ondoren, espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita.
3. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera. Udalaren web-orrian ere argitaratu beharko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Larragoan, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.
Iragarkiaren kodea: L2603368