2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Xabierko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2026rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.
ZERGAK
1.–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4ko tasa.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta %12ko tasa.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
Ordenantza fiskaletan ezarritako tasak eta prezio publikoak mantentzen dira.
Xabierren, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.
Iragarkiaren kodea: L2602950