55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, Hirigintzako izapideengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hirigintzako izapideengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketaren espedientea. Argitara ematen da haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, legeak agintzen duen eran.

Iturenen, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

HIRIGINTZAKO IZAPIDEENGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA

ZIOEN AZALPENA

Ordenantzaren aldaketa, tarifak eguneratzearren, Nafarroako Toki administrazioari buruzko 6/1990 Foru legearen 325.artikuluari jarraikiz eginen da, eta 3. puntuan adierazten den bezala, onesteko eskatzen den tramite bera da.

Tarifak berriak honela zerrendatzen dira:

1.1. Lizentziak.

1.1.1. Lizentzia laburtua:

14,00 euro.

1.1.2. Obra-lizentzia eta hirigintzako kontsultak.

Obra gauzatzeko aurrekontua.

–0tik 3.000 euro bitarte: 96,00 euro.

–3.001 eurotik 15.000 euro bitarte: 120,00 euro.

–15.001 eurotik 30.000 euro bitarte: 145,00 euro.

–30.001 eurotik 60.000 euro bitarte: 193,00 euro.

–60.001 eurotik 150.000 euro bitarte: 290,00 euro.

–150.001 eurotik 300.000 euro bitarte: 385,00 euro.

–300.001 eurotik 600.000 euro bitarte: 485,00 euro.

–600.001 eurotik 1.500.000 euro bitarte: 580,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 96,00 euro.

–Ingurumenaren babesa tramitatzeko osagarria: 96,00 euro.

–Gehigarria aurreko ikuskapenagatik: 96,00 euro.

–Gehigarria kontsultagatik: 96,00 euro.

–Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 96,00 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira.

1.1.3. Lurzatitzeko-banantzeko lizentzia:

96,00 euro.

1.1.4. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena:

96,00 euro.

1.2. Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak.

1.2.1. Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak:

Obra gauzatzeko azken aurrekontua.

–0tik 3.000 euro bitarte: 96,00 euro.

–3.001 eurotik 15.000 euro bitarte: 120,00 euro.

–15.001 eurotik 30.000 euro bitarte: 145,00 euro.

–30.001 eurotik 60.000 euro bitarte: 193,00 euro.

–60.001 eurotik 150.000 euro bitarte: 290,00 euro.

–150.001 eurotik 300.000 euro bitarte: 385,00 euro.

–300.001 eurotik 600.000 euro bitarte: 485,00 euro.

–600.001 eurotik 1.500.000 euro bitarte: 580,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 96,00 euro.

–Gehigarria aurreko ikuskapenagatik: 96,00 euro.

–Gehigarria kontsultagatik: 96,00 euro.

–Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 96,00 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira.

1.3. Hirigintza planeamenduko tresnak.

1.3.1. Ondoko hauek onesteko edo aldatzeko izapidetzea: plan partzialak, urbanizazio proiektuak, hiri-jarduketarako plan bereziak, xehetasun-azterketak, lurzatiketak eta birzatiketak, konpentsazio batzordeak, hirigintza-hitzarmenak:

242,00 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).

1.4. Hirigintzako bestelako espedienteak:

242,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2603345