55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2026ko lan-egutegia

Irurtzungo Udalak, 2026ko otsailaren 25eko osoko bilkuran, 2026ko lan-egutegia eta egun baliogabeen adierazpena onetsi ditu. Hona hemen erabaki horren xedapen-zatia:

Lehena.–EGun baliogabeen proposamena onestea. Hortaz, hau izanen da jaiegunen 2026ko egutegi ofiziala Irurtzungo Udalean:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 16a: tokiko jaieguna.

–Uztailaren 17a: tokiko jaieguna.

–Abuztuaren 15a.

–Azaroaren 2a.

–Azaroaren 11a: San Martin.

–Abenduaren 3a: Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Orobat, egutegia arautze aldera, honako hauek ere jaiegun deklaratzen dira:

–Urtarrilaren 2a: tokiko jaieguna.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehenengo puntuan jaiegun gisa adierazitako guztiak. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen eta bigarren puntuan adierazitakoak ere.

Laugarrena.–Bulegoetan aritzen ez diren beste udal-arlo batzuetako langileei (zerbitzu anitzetako enplegatuak, garbitzaileak, hezitzaileak) ez zaie osorik aplikatuko aurreko puntuan ezarritakoa. Kasu horretan, jaiegunak ezarriko dira zerbitzu bakoitzaren egutegiaren arabera.

Bosgarrena.–Urteko benetako lanorduen kopurua 1.592 izanen da, honela banatuta:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Seigarrena.–Erabaki honetan jasota ez dagoen orotan, jarraikiko zaio ezarrita dagoenari Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak abenduaren 9an emandako 78/2025 Foru Aginduari, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2026ko lan egutegia.

Zazpigarrena.–Erabaki hauek jakinaraztea Udaleko langileei, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzaten.

Zortzigarrena.–Erabaki hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Administrazio-egintza honen aurka, zilegi da errekurtso hauetariko bat jartzea, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Irurtzunen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2603341