2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, Etxebizitzen eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2026ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, onespena eman zion ordenantza honetan egiteko aldaketari, espedientean dagoen ordenantzaren testu bateginaren arabera: Uharteko Udalaren etxebizitzen eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Uharten, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2602947