55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da kobratuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatutakoarekin.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da: 2026ko martxoaren 9tik apirilaren 9ra.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko apirilaren 9an kobratuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahalko dira Caixabanken eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, borondatez ordaintzeko epean, egoki den ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko izapideak abiaraziko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2602992