55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Ezporogiko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2026rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.

Zergak

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,23ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:

–%3 < 250.000 euro.

–%5 ≥ 250.000 euro.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera (2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 22an):

Sortzealdia, koefizienteak:

–1etik 5 urte bitarte: %2,2.

–10 urte bitarte: %2,1.

–15 urte bitarte: %2.

–20 urte bitarte: %2.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Tasak eta prezio publikoak

Mantentzen dira ordenantza fiskaletan ezarritako tasak eta prezio publikoak.

Ezporogin, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: L2603012