2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 10/2026 prozedura laburtua, bide publikoan izandako eroriko batekin lotua
Honen bidez aditzera ematen da ezen Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalak errekurtso bat igorri diola udal honi, Fermín Sanchez Bergasak aurkeztutakoa Ainhoa Ruiz Echeverríaren izenean eta hura ordezkatuz. Izan ere, 2025eko ekainaren 17an eroriko bat izan zen bide publikoan, Lizarrako Karlos II.a Gaiztoa eta Antso Jakituna kaleek bat egiten duten tokiko oinezkoentzako pasabidean, eta, Lizarraren Udalaren ondare-erantzukizuna erreklamatu ondoan, hark erreklamazioa presuntzioz ezesteko ebazpena eman zuen; ezespen horren aurka aurkeztu da errekurtsoa. 10/2026 prozedura laburtua.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, demandatu gisa ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, bat etorriz 29/1998 Legearen 49. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin (29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena).
Lizarran, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2603310