55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Enerizko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2026ko ekitaldiko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.

ZERGAK

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,2936ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,33ko koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,48ko tasa.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %14.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

6.–Ehiza barrutiaren aprobetxamendua: 420,00 euro.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Padel pista erabiltzeko tasa:

KONTZEPTUA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Pista argiarekin erreserbatzea

4 euro 30 minutuko

5 euro 30 minutuko

–Pilotalekua erabiltzeko tasa:

KONTZEPTUA

TARIFA BAKARRA

Pilotalekua argirik gabe erreserbatzea

1 ordu: 3 euro; 1,5 ordu: 4,5 euro eta 2 ordu: 6 euro

Pilotalekua argiarekin erreserbatzea

1 ordu: 5 euro; 1,5 ordu: 7,5 euro eta 2 ordu: 10 euro

–Futbol-zelaia erabiltzeko tasa:

KONTZEPTUA

TARIFA BAKARRA

Zelaia argirik gabe erreserbatzea

1 ordu: 25 euro; 1,5 ordu: 37,5 euro eta 2 ordu: 50 euro

Zelaia argiarekin erreserbatzea

1 ordu: 30 euro; 1,5 ordu: 45 euro eta 2 ordu: 60 euro

Eneritzen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2603296