2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 359. lurzatian. Hasierako Onespena
Doneztebeko Udaleko Alkateak, 2026ko otsailaren 18an eman 19/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Doneztebeko 2. poligonoko 359. lurzatiari dagokiona, Laura Apezteguía Gonzalez eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek idatzi eta Teresa Uranga Jadraquek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Donezteben, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2603363