2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Aldaketa Udal Planean, 1. poligonoko 356. lurzatian. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2026ko otsailaren 23ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual egituratzailea Doneztebeko Udal Planean, Doneztebeko 1. poligonoko 356. lurzatian. Luis Martin San Miguel izan da sustatzailea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Donezteben, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2603357