Iragarkia
55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoen araudian.
Iragarkia 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16n, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.
Jarraian testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Gazolatzen, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
ZIZUR ZENDEAKO UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN ARAUDIA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraituz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta babes harturik haren 28. artikuluan xedatua.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga egitatea da Zizur Zendeako Udalaren kirol instalazioetara sartzea eta horiek erabiltzea, zehazki, Zizur Txikiko eta Asteraingo kirol instalazioetara.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Prezio publiko horiek ordaindu beharko dituzte Zizur Zendeako Udalaren kirol-instalazioetara sartzen direnek edo instalazio horiek erabiltzen dituztenek; Zizur Txikian eta Asterainen dauden horietaz ari gara.
Tarifak
4. artikulua. Arau honetako prezio publikoen eranskinean ageri dira aplikatu beharreko tarifak.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
5. artikulua. Sarrera pertsonala eta besterenezina da; hau da, bi pertsona ezin dira sarrera berarekin sartu instalazioetan.
6. artikulua. Instalazioetara sartzeko urteko kuota sei hilean behin edo urtean behin ordainduko da. Gainerako kuotak ordainketa bakar batean pagatuko dira.
Abonua eta alta udako denboraldia amaitu ondoren egiten dutenek urteko kuota hainbanatua ordainduko dute; kirol-instalazioetarako laugarren hiruhilekoari dagokiona, hain zuzen. Erroldatuta ez daudenentzako alta-kuota osorik ordainduko da beti.
7. artikulua. Gimnasioa erabili nahi duten abonatuek urteko kuota bat pagatu beharko dute, ordainketa bakar batean.
Kuota hiruhilekoen araberakoa izanen da gimnasioa erabiltzen duten abonatu gabeentzat.
Abonatu gabekoen alta urteko lehen edo bigarren hiruhilekoan egiten bada, udako denboraldian luzatu ahal izanen da. Hirugarren hiruhilekoan (udako denboraldian) egiten diren alten kasuan, "udako bonua + gimnasioa" eranskinean jasotako prezio publikoa aplikatuko da.
8. artikulua. Instalazioetan ohiko jardueretarako sartzeko, adina edozein dela ere, parte-hartzaileak edo abonatuak herritar txartela aurkeztu beharko du edo, bestela, aurpegia ezagutzeko sistema baliatu. Gainerako erabiltzaileek dagokion sarrera edo baimena aurkeztu beharko dute.
9. artikulua. 12 urtetik beherakoek adinez nagusiko batekin sartu eta egon beharko dute beti, salbu eta Zizur Zendeako Udalak edo kirol-klubak antolatutako kirol jarduerak egiten direnean.
Gimnasioa erabiltzeko, gutxienez 16 urte beteta izan beharko dira, eta gurasoen edo legezko tutoreen baimen sinatua beharko da.
3 urtetik beherako haurrak doan sartuko dira.
Urte horretako abenduaren 31n zenbat urte dituen, horren arabera kalkulatuko da adina.
10. artikulua. Udalaren kirol-instalazioetan abonatu gisa alta emanda egotea baliozkoa izanen da dagoen urteko abenduaren 31ra arte, alta indarrean noiz sartu den aintzat hartu gabe.
Abonatu kuotaren ordainagiriren bat itzultzen bada, adierazten diren moduan eta epean ordaindu beharko da. Ezarritako epean ordaintzen ez badira, kasuan kasuko txartelei baja emanen zaie zuzenean.
Abonatuek beren borondatez baja hartu nahi badute, idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko.
Instalazioetako baja abenduaren 31 baino lehenago egin beharko da, salbu eta gimnasioan hiru hileko abonua dutenen kasuan, horiek kasuan kasuko hiruhilekoa bukatu baino hamabost egun lehenago egin beharko baitute baja. Hala izan ezean, ulertuko da abonatu gisa jarraitu nahi duela hurrengo eperako, zuzenean berrituko da, eta, hortaz, kasuan kasuko prezio publikoa kobratuko dio udalak.
Erroldatu gabeek baja ematen badute, kirol-instalazioetako abonatuen izaera galduko dute, eta berriz ere instalazioetan alta emateko, ordaindu beharko dute altaren edo matrikularen kuotari dagokion zenbatekoa.
11. artikulua. Norbaitek baja ematen badu instalazioetan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean ordaintzeke daukan zorra ordaindu beharko du.
12. artikulua. Automatikoki emanen zaio baja urteko kuotaren ordainagiriak itzultzen dituen erabiltzaileari edo ordaintzen ez dituenari.
13. artikulua. Urteko abonuak edo udako bonuak erabiltzen ahalko dira bai Zizur Txikiko bai Asteraingo instalazioetan, eta urte osorako izanen dute balioa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte).
14. artikulua. Udako denboraldirako kortesiazko bonuak denboraldi horretan erabiltzeko dira. Gimnasiorako kortesiazko bonuak, aldiz, urte osoan zehar erabiltzen ahalko dira.
15. artikulua. Udako denboralditzat hartzen da igerilekuak irekita dauden aldia.
16. artikulua. Udako denboraldian, abonatuentzat eta abonatu gabeko erroldatuentzat baino ez dira erreserbatuko instalazioak.
17. artikulua. Udako denboraldian bakarrik sartzen ahalko da igerilekuetara. Igerilekuak irekita dauden alditik kanpo, abonatuak berdeguneetara sartzen ahal dira aisialdiko jarduerak egiteko, eta urte osoan, gainerako instalazioetara, arau honetan ezarritakoa kontuan hartuz. Udako denboraldian, urtebetetze ospakizunetarako, 19:00etatik aurrera baizik ez dira sartzen ahalko instalazioetara abonatuak ez direnak.
18. artikulua. Kirol instalazioetan egun arrunt batean sartzeko sarrerak edo kortesiazko sarrerak ez dakar berekin gune batzuk erabiltzeko eskubidea, hain zuzen, ere arau honetan araututako erabilera dela-eta berariazko prezioa ordaintzea eskatzen duten guneak. Horiek erabiltzeko, bada, ezarritako prezioa ordaindu beharko da.
19. artikulua. Zizur Nagusian erroldatuek, betiere Zizur Zendeako Udalaren kirol-instalazioetan 2008a baino lehenagotik badaude abonatuta, Zizur zendean erroldatuentzako ezarritako kuotak ordainduko dituzte.
20. artikulua. Zizur zendean erroldatutako familien kasuan, baldin eta haien seme-alabak, zaintza arrazoiak tarteko, ez badaude erroldatuak Zizur zendean, erroldatutzat hartuko dira instalazioetan sartzeko.
21. artikulua. Zizurko eta Asteraingo kirol anitzeko pista taldean erabiltzeko, bai eta pilotan taldean jokatzeko ere, nahitaezkoa izanen da tokia erreserbatzea.
Erreserba hori soilik abonatuek edo abonatu gabeko erroldatuek egin ahal izanen dute.
Erreserba egiteagatik ezarritako ordainketa ez ezik, arau honetan erregulatutako pertsona bakoitzeko zenbatekoa ere ordaindu beharko dute abonatu gabeek.
22. artikulua. Zizur Zendean erroldatutakoek eta Zizur Zendean dauden erkidego edo elkarteek soilik erabili ahal izanen dituzte kiroldegietako aretoak.
23. artikulua. Zizur Txikiko eta Asteraingo instalazioetako aretoak jardueretarako alokatzeari dagokionez, irizpide hauei jarraituko zaie:
1. Aplikatuko zaie gizarte etxeak eta/edo kirol eremuak eskatzen dituzten pertsonei eta/edo entitateei, betiere haien jarduerak unean unekoak eta iraupen aldakorrekoak badira.
2. Unean uneko sarbidea ezartzen ahalko da kirol arloan elkarte gisa eratuta ez dauden pertsona edo taldeentzat, betiere Udalaren berariazko kontzesioa badute kirol eta kultura arloko jarduerak edo antzekoak egiteko.
3. Udalak aldi baterako hitzarmenaren edo protokoloaren bidez arautuko ditu berariazko araubidearen baldintzak, eta lagapenaren xede den jarduerak herritarrentzat duen interes edo onura maila ebaluatuko du irizpide objektibo gisa; balorazio objektiborako beste irizpide batzuen artean egonen da Udalak eman ezin dituen zerbitzuak izatea edo eskatzaileak irabazi asmorik ez izatea.
24. artikulua. Osoko bilkuraren erabakiaren bidez hitzarmen partikularrak egiten ahalko dira erakunde publiko edo pribatuekin, baldin eta hezkuntza, kirol eta prestakuntza xedeekin erabiltzen badituzte instalazioak. Horretarako eskabidea aurkeztu behar dute Udalaren erregistroan.
Indarrean jartzea
25. artikulua. Prezio publikoen arau hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Prezio publikoak.
1. Urteko sarrera kuotaren zenbatekoa ordainketa bakarrean ordainduko da, edo zenbateko bereko hiru ordainketa zatikatutan, ahal dela banku helbideratzearen bidez. Lehenengoa, urtarrilean; bigarrena, ekainean.
2. Kirol-instalazioetako urteko abonuaren prezioa berbera da beti, inskripzioa noiz formalizatzen den gorabehera, eta soilik lauhileko bati dagokion zenbatekoa kobratuko da, baldin eta udako denboraldia amaitu ondoren egiten bada alta.
3. Erroldatuta ez daudenentzako alta-kuota berbera da beti, inskripzioa noiz formalizatzen den gorabehera.
4. Edozein modalitatetan abonuak edo sarrerak eskuratzeko, erabiltzailea dagokion taldeari atxikiko zaio, kasuan kasuko urteko abenduaren 31n duen adinaren arabera.
5. Kirol-instalazioetara sartzeko altaren kuota (matrikula) soilik ezarriko zaie Zizur zendean erroldatu gabekoei. Kuota hori ordainketa bakarrean ordainduko da alta ematen den unean. Baja ematen denean, matrikularako eskubidea galduko da.
6. Ordainketa behar duten instalazioen erreserbak kobratu eginen dira, baldin 12 orduko aurrerapenarekin ezeztatzen ez badira.
Udalaren kirol-instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko prezio publikoak hauek dira:
A.–Kirol instalazioetarako sarrerak.
1. Altaren kuota.
–Erroldatua: 0 euro.
–Erroldatu gabea: 98 euro.
2. Kiroldegian sartzeko urteko abonua.
–Haurrak (3 urtetik 17ra bitartekoak):
- Erroldatua: 75 euro.
- Erroldatu gabea: 132 euro.
–Helduak:
- Erroldatua: 132 euro.
- Erroldatu gabea: 198 euro.
–Erretiratuak edo pentsiodunak:
- Erroldatua: 75 euro.
- Erroldatu gabea: 132 euro.
3. Txartelaren kopia: 5 euro.
4. Bonuak eta sarrerak.
4.1. Erroldatuak:
–Udako bonu osoa, helduak: 90 euro.
–Udako bonu osoa, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 60 euro.
–Udako bonu osoa, erretiratuak edo pentsiodunak: 60 euro.
–Udako bonu osoa eta gimnasioa, 16 urtetik gorakoak: 105 euro.
–Udako bonu osoa eta gimnasioa, erretiratuak edo pentsiodunak: 73,50 euro.
–Laneguneko sarrera, helduak: 6 euro.
–Laneguneko sarrera, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 4 euro.
–Laneguneko sarrera, erretiratuak edo pentsiodunak: 4 euro.
–Jaieguneko sarrera, helduak: 10 euro.
–Jaieguneko sarrera, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 6 euro.
–Jaieguneko sarrera, erretiratuak edo pentsiodunak: 6 euro.
4.2. Erroldatu gabeak:
–Udako bonu osoa, helduak: 130 euro.
–Udako bonu osoa, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 105 euro.
–Udako bonu osoa eta gimnasioa, 16 urtetik gorakoak: 195 euro.
–Udako bonu osoa eta gimnasioa, erretiratuak edo pentsiodunak: 136,50 euro.
–Udako bonu osoa, erretiratuak edo pentsiodunak: 105 euro.
–Laneguneko sarrera, helduak: 13 euro.
–Laneguneko sarrera, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 7 euro.
–Laneguneko sarrera, erretiratuak edo pentsiodunak: 7 euro.
–Laneguneko sarrera, erromesak: 4 euro.
–Jaieguneko sarrera, helduak: 16 euro.
–Jaieguneko sarrera, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 10 euro.
–Jaieguneko sarrera, erretiratuak edo pentsiodunak: 10 euro.
–Jaieguneko sarrera, erromesak: 4 euro.
–Sarrerak ospakizunetarako: 2 euro.
4.3. Abonatuendako kortesiazko bonuak:
–Abonatuendako kortesiazko bonuak, udako denboraldirako eta gimnasiorako: 10 sarrerako bonua (70 euro).
–Padel-pistetarako: 10 sarrerako bonua (30 euro). Kortesiazko bonuak padel pistetara sartzeko badira, gehienez abonatu gabeko 3 lagun sartzen ahalko dira erreserba bakoitzeko.
–Asteraingo pilotalekurako, pilotan aritzeko: 10 sarrerako bonua (30 euro).
Kortesiazko bonuak, udako denboraldirako, gimnasiorako, padel-pistetarako eta pilotalekurako: soilik abonatuek eskuratzen ahalko dituzte, eta urtean bonu bat bakarrik pertsona bakoitzeko.
Kortesiazko bonuak, udako denboraldirako, padel-pistetarako eta pilotalekurako: bonu horien titular diren abonatuak sarreren onuradunekin batera joanen dira beti.
B.–Kirol instalazioen erabilera.
1. Prezioa abonatuentzat:
–Gimnasioa, urte osoan: 70 euro.
–Sauna: euro bat erabilera bakoitzeko; urteko bonua, 40 euro.
–Jarduera birtualak: euro bat pertsona eta orduko.
–Padel-pistako argia: 2 euro orduko.
–Asteraingo pilotalekuaren erreserba: 10 euro orduko.
–Asteraingo pilotalekuko argia: 2 euro orduko.
–Zizur Txikiko kirol anitzeko pista osorik erreserbatzea taldeentzat: 10 euro orduko.
–Zizur Txikiko kirol anitzeko pistako argia: 2 euro orduko.
–Padel-pistak 3 egun lehenago erreserbatu behar dira.
–Asteraingo pilotalekua pilotan aritzeko erabili nahi izanez gero, 3 egun lehenago erreserbatu behar da.
–Asteraingo pilotalekua taldeentzat erreserbatu nahi izanez gero, 5 egun lehenago erreserbatu behar da.
–Zizur Txikiko bilera-gela 5 egun lehenago erreserbatu behar da.
2. Prezioa abonatu gabeentzat.
–Gimnasioa, hiruhilekoan: 73 euro.
–Sauna: 2 euro erabilera bakoitzeko; urteko bonua, 50 euro.
–Jarduera birtualak: 5 euro pertsona eta orduko.
–Padel-pista: pertsona eta orduko: 8 euro.
–Padel-pistako argia: 4 euro orduko.
–Pilotalekua (pilotan aritzeko), pertsona eta ordu bakoitzeko: 6 euro.
–Pilotalekua (taldeentzat), pertsonako, kirol erabilerarako: 3 euro.
–Pilotalekua (taldeentzat), pertsonako, haurren ospakizunetarako: 1,5 euro.
–Zizur Txikiko kirol anitzeko pista taldeentzat, kirol erabilera orokorrerako: 3 euro.
–Zizur Txikiko kirol anitzeko pista taldeentzat, haurren ospakizunetarako: 1,5 euro.
Abonatu gabeko erroldatuek epe hauen arabera erreserbatu behar dira kirol-espazioak (Zizur Txikiko kirol anitzeko pista, Zizur Txikiko padel-pistak eta Asteraingo pilotalekua):
–Zizur Txikiko kirol anitzeko pista eta Asteraingo pilotalekua: egun bat lehenago.
–Padel-pistak: egun berean.
3. Prezioa elkarte eta taldeentzat.
–Zizur Txikiko kirol anitzeko pista osoa, ordu bakoitzeko (erreserba soilik Zizur Zendeako elkarteek eska dezakete): 30 euro.
–Zizur Txikiko kirol anitzeko pistako argia: 4 euro orduko.
–Asteraingo instalazioetako pilotalekua erreserbatzea, ordu bakoitzeko (erreserba soilik Zizur Zendeako elkarteek eska dezakete): 30 euro.
–Asteraingo instalazioetako pilotalekuko argia: 4 euro orduko.
–Zizur Txikiko bilera-gelak erreserbatzea: 20 euro orduko.
–Bilera-geletako argia: 4 euro orduko.
–Asteraingo futbol zelaia erreserbatzea: 100 euro orduko (Zizur Zendeako Kirol Klub salbuetsita).
–Asteraingo futbol zelaiko argia: 10 euro orduko (Zizur Zendeako Kirol Klub salbuetsita).
Hiru egun lehenago erreserbatu behar dira Zizur Txikiko kirol anitzeko pista, Asteraingo pilotalekua, Zizur Txikiko bilera gela eta Asteraingo futbol zelaia.
II. epigrafea.–Murrizketak.
–Murrizketa motak.
A1. Familia ugari arruntek edo familia gurasobakarrek %25eko hobaria izanen dute.
A2. Kategoria bereziko familia ugariek %45eko hobaria izanen dute.
A3. Legez aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek %30eko hobaria izanen dute.
A4. Legez aitortutako %65etik gorako desgaitasuna dutenentzat doakoa izanen da.
A5. Zizur Zendeako Kirol Klubeko kideek %20ko hobaria izanen dute.
B1. Abonatu gabeko erroldatuek %20ko hobaria izanen dute kirol instalazioak erabiltzeagatik (abonatu gabekoen prezioen gainean).
C1. Errenta bermatuaren edo baliokide baten onuradunek %30eko hobaria izanen dute.
–Murrizketen aplikazioa.
1.–A1, A2, A3, A4 eta C1 epigrafeetako murrizketak bakarrik aplikatuko dira urteko kuotetan eta udako denboraldiko bonuetan; ez, ordea, kirol instalazioetan sartzeko eta erabiltzeko gainerako tarifetan.
2.–A5 epigrafeko murrizketak bakarrik aplikatuko dira urteko kuotetan.
3.–B epigrafeko murrizketak bakarrik aplikatuko dira jarduera hauetan:
a. Gimnasioa, hiruhilekoko kuota.
b. Jarduera birtualak, prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko.
c. Padel pistak, prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko eta argia ordu bakoitzeko.
d. Zizur Txikiko kirol anitzeko pista (taldeentzat), prezioa pertsona bakoitzeko eta kirol erabilerarako eta prezioa pertsona bakoitzeko eta haurren ospakizunetarako.
e. Asteraingo pilotalekua (pilotan aritzeko), prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko.
f. Asteraingo pilotalekua (taldeentzat), prezioa pertsona bakoitzeko kirol erabilerarako eta prezioa pertsona bakoitzeko haurren ospakizunetarako.
4.–Murrizketa mota guztiak honela eskatuko dira:
a. Alta egitean eskatuko dira.
b. Lehendik abonatuta zeudenak:
b.1. Azaroaren 15a baino lehen aurkeztutako eskabideak urte horretan bertan jarriko dira indarrean.
b.2. Azaroaren 16aren ondoren aurkeztutako eskabideek hurrengo urtean izanen dituzte ondorioak.
5.–A epigrafeko murrizketak eskatu nahi dituztenek eskabide bat aurkeztu beharko dute Udalaren erregistro orokorrean edo Udalaren kirol-instalazioetan, dokumentazio honekin batera:
a. Familia ugariagatik murrizketa izateko, familia ugariaren titulua edo egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emandakoa, betiere jarraikiz Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legeak ezartzen duen familia ugariaren definizioari –maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu zuen aipatutako legea–. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta familia ugariaren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.
b. Familia gurasobakarra izateagatik murrizketa izateko, familia gurasobakarraren egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emana. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta familia gurasobakarraren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.
c. Desgaitasunagatik murrizketa izateko, dokumentu ofiziala, adierazten duena zer desgaitasun maila duen. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta dokumentu horretan agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.
6.–Honela aplikatuko da C1 epigrafeko murrizketa:
a. Nahitaezkoa da edukitzea Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txosten bat familiaren egoera ekonomikoari buruz, hobaria aplikatu behar den ala ez zehazteko.
b. Txosten hori Zizur Zendeako Udalari igorriko zaio. Eskatzaileari ere txostenaren kopia bat emanen zaio.
c. Eskaerarekin batera honako hau aurkeztuko da: errenta bermatua emateko ebazpena edo, antzeko diru-sarreren kasuan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txosten bat.
d. Murrizketa hori aplikatzeko, urtero aurkeztu beharko da a, b eta c ataletan aipatutako dokumentazioa. Urtean zehar erabiltzaileren baten egoera aldatzen bada, aldaketa hori gertatzen den hilabetetik aurrera dagokion prezio publikoa aplikatuko da.
7.–Murrizketak ez dira metagarriak izanen. Hortaz, murrizketarako eskubidea badago arrazoi batengatik baino gehiagorengatik, aukeratu beharko da haien artean zein aplikatuko den eta behar den dokumentazioa aurkeztu.
Iragarkiaren kodea: L2603009
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
