2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Aldaketa, Egoiliarrei banakako dirulaguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea eta horiek ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Egoiliarrei banakako dirulaguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea eta horiek ematea arautzen duen ordenantzan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Castejonen, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2603406