55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2026ko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga kobratuko dela (lehen zirkulazioaren gaineko zerga zena).

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea da: 2026ko martxoaren 17tik 2026ko apirilaren 17ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko martxoaren 17an kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordaindu beharko dira Caparrosoko Udalaren kontuetan, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako borondatezko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik ordaintzeke dauden ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekargu eta interesak aplikatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2026ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2602941