55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

13/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gastua baimendu eta laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, 2026. urterako, familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko. DDBN kodea: 881090.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 101/2024 Foru Aginduaren bidez, 2024tik 2027ra bitarte familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren besteak beste.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Plan Integraletan jasotzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea, bai eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea ere.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du zer araubide juridiko orokor aplikatu behar zaien onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei.

Gobernuak 2024ko martxoaren 20an hartutako 3291 Erabakiaren bidez, baimendu zen laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez ematea; hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraituz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuetan horretarako kreditua dagoen bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-dirua agortzen denean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Ikusita espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, adierazten dutenak, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, erabiliz Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuari dagokionez Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez esleitu zaizkidan eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko 2026ko deialdia onestea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 101/2024 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen arabera.

2. 650.000 euroko gastua baimentzea 2026ko gastu-aurrekontuko "Kontziliaziorako laguntzak" izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

3. Dirulaguntza bakoitzarentzat 800 euroko zenbatekoa ezartzea, 2026rako honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Familia-unitatea bi pertsonak osatuta egotea eta familia-unitatearen per capita errenta urteko Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (14 ordainsari) halako 2,5 edo txikiagoa izatea.

b) Familia-unitatea hiru pertsonak edo gehiagok osatzea eta familia-unitatearen per capita errenta urteko Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (14 ordainsari) halako 2 edo txikiagoa izatea.

4. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, 350.000 euro gehituz, dagokion aurrekontu gehikuntzaren bidez. Zenbateko hori erabiltzen ahalko da kreditu gehigarria baimentzen bada Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazten diren egoeretako baten ondorioz. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitara dadila agintzea.

7. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzara, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 23an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2603514