55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Onartzea beste udal batzuek egindako kudeaketa-esleipena, euskara teknikariak kontratatzeko zerrendak osatzeko

Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Onestea kudeaketa-esleipen honi dagokion hitzarmena: kudeaketa-esleipena, hautaproben bidez euskara teknikarien lanpostuetan denbora batez arituko diren izangaien zerrenda osatzeko deialdiaren tramitazioa eta kudeaketa egiteko.

2.–Honako hauek Burlatako Udalari egindako kudeaketa-esleipena onartzea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea; Lizarrako, Uharteko eta Barañaingo udalak; Malerrekako Mankomunitatea; Aezkoako Batzarre Nagusia; Sakanako Mankomunitatea; Atarrabiako, Galar Zendeako, Esteribarko, Berriobeitiko, Baztango, Antsoaingo eta Berriozarko udalak eta Bortzirietako Zerbitzu Mankomunitatea. Kudeaketa-esleipenaren helburua da euskara teknikarien lanpostuetan denbora batez arituko diren izangaiak hautatzeko eta ondoren eratzen den zerrenda kudeatzeko prozedura aurrera eramatea. Beste udal batzuk ere batzen ahalko dira hitzarmenera.

3.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitako ondorioak izan ditzan.

4.–Alkateari ahalmena ematea, hitzarmen hori eta erabaki hau betetzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

5.–Erabaki hau igortzea kudeaketa-esleipenerako hitzarmenean zerrendatutako toki-entitateei, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2603249