2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Etxarri Aranazko Udalari eginiko kudeaketa-esleipena, sor ditzan kultura teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak
Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehendabizikoa.–Etxarri Aranazko Udalari formalki eskatzea bere gain har dezala kudeaketa-esleipen bat, egin eta kudea dezan kultura teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrenda, igorritako hitzarmenean ezarritako baldintzetan.
Bigarrena.–Onestea kudeaketa-esleipenaren aipatu administrazio arteko hitzarmenaren testua.
Hirugarrena.–Adieraztea ezen kudeaketa-esleipenak ez dakarkiola Burlatako Udalari eskumenaren titulartasuna lagatzea.
Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko beharrezkoak diren agiri guztiak sinatzeko.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea).
Seigarrena.–Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2603245