2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, ordenantza honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea ordenantza honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko.
Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 223. artikuluan ezarritako ondorioetarako (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak edo iradokizunak.
Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onartutzat joko da, eta horretarako ez da beharrezkoa izanen osoko bilkuraren erabakirik. Orobat, aldatutako ordenantzaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriozarren, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2603557