55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Berriogoitiko 14. poligonoko 7. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko otsailaren 25eko 243. Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Berriogoitiko 14. poligonoko 7. katastro-lurzatiaren hirigintza egokitzapenerako, helburua izanik, batetik, finkan etxebizitzak eraikitzea eta, bestetik, lurzorua lagatzea, erabiltzeko espazio librerako eta jabari publikorako, zuzkidura-jarduketa baten bidez. Sustatzailea Martín Antunes Manuel da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Berriobeitin, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Félix Remirez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2603075