2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Ordenantza fiskala, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Barañainen, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2603329