2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Tokiko ehiza barrutia eratzea
Aiegiko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko ehiza barruti baten eraketa sustatzea, Aiegiko udal-mugarte osoa bere baitan hartuko duena, eta, horren ondorioz, izapidetzeari hasiera eman zitzaion. Hori dena, jarraituz Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen erregelamenduan xedatuari (erregelamendu hori ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Aiegiko udal-mugartean sartutako lurren jabeek, ez badute baimentzen beren jabetzak ehiza barrutian sartzea, egoki den eskabidea aurkeztu beharko dute Aiegiko Udalaren Erregistro Orokorrean, dela erregistro elektronikoaren bidez, dela aurrez aurre (bulego orduetan: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era). Hartan, agertu beharko dituzte beren izenak eta barrutian sartzea baimentzen ez duten jabetza bakoitza (poligonoa, lurzati zenbakia eta azalera).
Eskabide hori hamabost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tokiko ehiza barrutian sartutako lurren jabeek ez badute eskabiderik aurkezten (adierazitako jendaurreko aldian), berariaz adierazteko ez dutela baimentzen lur horiek barrutian sartzea, ulertuko da baimena isilbidez eman dela.
Aiegin, 2026ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2603280