2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa, euskara teknikariak kontratatzeko zerrenda bat egiteko
Aurizko Udalak, 2026ko otsailaren 16an egin bilkuran, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluaren eta 47.–49. artikuluen arabera, erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. Aurizko Udalak onartzea Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa bideratzen duen hitzarmena, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko deialdia egiteko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko kontratatu ditzaten.
2. Ahalmena ematea Aurizko Udaleko alkateari, Unai Irigaray Oses, haren izenean eta ordezkaritzan aipatutako hitzarmena sina dezan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
4. Erabaki hau Burlatako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Auritzen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Unai Irigaray Oses.
Iragarkiaren kodea: L2603264