55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2026ko tasak eta zerga-tasak eta kiroldegiko prezio publikoak

Arbizuko Udalak, osoko bilkuran, aho batez onetsi ditu 2026ko zerga-kuotak, loturik Kiroldegiari buruzko ordenantzarekin eta prezio publikoekin.

Hona hemen:

V.–ZERGA-KUOTAK

5. artikulua.

5.1. Tasak izanen dira honako apartatu hauetan jasotako tarifetan ezartzen direnak:

Kirol instalazioak erabiltzeko prezioak, BEZa barne:

b) Pilotalekua eta igerileku estalia.

–Hasierako kuota (matrikula):

  • Haurrak, bi gurasoak abonatuak badira: 0 euro.
  • Haurrak, gurasoetako bat abonatua bada: 20 euro.
  • Haurrak (4-13 urte): 34 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 44 euro.
  • Helduak (18-65 urte): 81 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 26 euro.

–Hileko tasak eta abonatuak:

  • Haurrak, bi gurasoak abonatuak badira: 0 euro.
  • Haurrak, gurasoetako bat abonatua bada: 11,10 euro.
  • Haurrak (4-13 urte): 16,25 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 19 euro.
  • Helduak (18-65 urte): 27,25 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 27,25 euro.

–15 eguneko abonua:

  • Haurrak (4-13 urte): 32 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 40 euro.
  • Helduak (18-65 urte): 62 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 32 euro.

–Eguneko sarrera:

  • Haurrak (4-13 urte): 5 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 6 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 8 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 10 euro.
  • Pilotalekua bakarrik: 5 euro.
  • Dutxatzea: 4,00 euro.
  • Atzera itzulitako bankuko ordainagiriak: 1 euro.
  • Txartel berria eskatzea: 4,5 euro.

5.2. Hobariak.

5.2.1. Familia ugarietako eta guraso bakarreko familietako kide guztiek %15eko hobaria jasoko dute abonu-modalitate guztietan eta, zer kirol eta kultura jardueretan izena ematen duten, horietarako ezartzen diren tasa eta prezio publikoen zenbatekoetan.

Hobari horien ehunekoak errenta-tarteen arabera kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familiaren diru-sarrera gordinak (baturik zerga-oinarri orokorra eta ondare-gehikuntzen saldo garbiaren zerga-oinarri berezia, hots, PFEZaren egungo aitorpen-ereduko 507 eta 524 laukiak), eta horiek zatituko dira familia-unitateko kide-kopuruaz. Hobaria jasotzeko kide-kopurua mugatuko da, baldin eta, guraso bakarreko familien kasuan, banaka 18.000 euroak gainditzen badira eta, familia ugarien kasuan, kopuru hori osoko baturan gainditzen bada.

18.000 eurotik beherako per capita errenta: %15.

5.2.2. Genero-indarkeriaren biktimek %15eko hobaria jasoko dute.

5.2.3. %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa frogatzen dutenek, 18.000 eurotik beherako per capita errenta: %10.

5.2.4. 65 urtetik gorakoek eta/edo erretirodunek %10eko hobaria jasotzen ahalko dute, baldin eta per capita errentaren kalkulua 18.000 eurotik beherakoa bada:

5.2.3 eta 5.2.4 puntuetako kalkuluak eginen dira 5.2.1 puntuari jarraikiz.

Arau orokor gisa, ezin izanen dira metatu 5.2.1, 5.2.2, 5.2.3 eta 5.2.4 apartatuetan araututako tarifen hobarien ehunekoak, eta bakarrik aplikatuko da eskatzailearendako onuragarrien suertatzen dena.

5.2.5. Dokumentazioa.

–Familia ugariak:

  • Familia ugariaren titulua/txartel ofiziala, administrazio eskudunak emana.
  • Errenta aitorpena.

–Guraso bakarreko familiak:

  • Guraso bakarreko familiaren titulua, administrazio eskudunak emana.
  • Errenta aitorpena.

–Genero-indarkeriaren biktimak:

  • Hala ebazten duen epaia.
  • Errenta aitorpena.

–Desgaitasuna duten pertsonak:

  • Hala deklaratu izanaren agiria, administrazio eskudunarena.
  • Errenta aitorpena.

–65 urtetik gorakoak eta/edo erretirodunak:

  • Hala deklaratu izanaren agiria, administrazio eskudunarena.
  • Errenta aitorpena.

5.2.6. Lau urtetik beherakoek %100eko hobaria izanen dute sarreren edo abonuen prezioetan, baldin eta arduradun batek lagunduta badatoz (arduradunak izan behar du abonatua edo sarrera ordaindu duena).

5.2.7. Baimena ematen zaio Udalari eta/edo Askalats SLri %5, %10, %15, %20, %25 eta %50eko hobariak aplikatzeko, sustapen-kanpainak egin daitezen abonatu berriak erakartzeko, Udalak ezarritako baldintzetan.

ZERGA-TASAK

1.–Hiri-kontribuzioaren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren zerga arautzen da 2024ko abenduaren 23ko osoko bilkuran onetsiriko ordenantzaren bidez. 0,25eko karga-tasa ezartzen da hiri- eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

3.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1.40.

4.–Auzolanak: urtean lau, familia bakoitzeko. Hutsegite bakoitzeko: 35,00 euro.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kasuan, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak, eta tasa murriztuko da %8ra.

TASAK

–Fotokopiagailua, faxa, konpultsak eta Udalaren makinak erabiltzeko tasak:

  • A4 alde bakarretik: 0,10 euro zuri-beltzean, eta 0,30 euro koloretan.
  • A4 bi aldeetatik: 0,15 euro zuri-beltzean, eta 0,50 euro koloretan.
  • A3 alde bakarretik: 0,30 euro zuri-beltzean, eta 0,60 euro koloretan.
  • A3 alde bakarretik (planoak): 0,50 euro zuri-beltzean, eta 1 euro koloretan.
  • Konpultsak: 0,50 euro.

–Traktorea erabiltzea: 30 euro orduko.

–Epaitzak: 40 euro.

–Udalaren jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak egiteko tasak.

1.1.–Lurzoruaren aprobetxamendu bereziak.

  • Espazio publikoan terrazak eta beladoreak jartzeko tasa.
    • Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 8 euro. Urtean behin ordainduko da.

1.2.–Bestelako aprobetxamenduak.

  • Merkatu txikiak eta kalez kaleko salmenta.
    • Egunean: 5 euro.
    • Denboraldi osoa: 180 euro.
  • Edukiontziak eta aldamioak.
    • Edukiontziak, aldamioak, hesiak eta ekonomikoa ez den beste edozein jarduera paratzeagatik, 10 metro karratuko edo zatiki bakoitzeko: 0,60 euro eguneko.

1.3.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

  • Garabiak paratzea jabari publikoko lurretan.
    • Hilabetetik 5 hilabetera bitarte: 200 euro.
    • 6 hilabetetik gorako iraupena: 50 euro hilabetean.

1.4.–Gutxieneko eskubideak.

Baldin eta aurreko epigrafeen ondorioz likidatu beharreko zenbatekoak ez badira iristen ondoren adierazten diren gutxienekoetara, ordaindu beharko dira adieraziriko zenbatekoak:

  • Aldamioak: 50,00 euro.
  • Hesiak: 50,00 euro.
  • Bestelako aprobetxamenduak: 50,00 euro.

Arbizun, 2026ko otsailaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2602954