55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2026ko otsailaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez hasierako onespena eman dio Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2603251