2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
2026ko lan-egutegia
2026ko otsailaren 25eko osoko bilkuran erabakita, 2026ko lan-egutegia onetsi zen Antzingo Udalaren zerbitzuko udal bulegoetako langileentzat. Hona hemen xedapen zatia:
Lehena.–2026ko lan egutegia onestea, Antzingo Udaleko udal bulegoetan zerbitzuak ematen dituzten langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:
Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegun ofizialak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 6a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 24a: Antzingo jaiak.
–Uztailaren 27a: Antzingo jaiak.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Urriaren 13a: Antzingo patroia.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.
–Azaroaren 25a: Eguberri Eguna.
Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta uztailaren 24a, uztailaren 27a eta urriaren 13a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Udal bulegoak, astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 14:00ak arte, eta ostiraletan 11:00etatik 14:00ak arte, egonen dira irekita, jendea hartzeko.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Antzingo Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin.
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.
Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanera deitzen dituenean ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnean lan egiteko, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den bezala.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera, antzinatasunaren arabera eta legez aplikatu beharreko gainerako gaien arabera dagokion proportzioan.
Bostgarrena.–Lan egutegi hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antzingo Udalaren iragarki-taulan.
Antzinen, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2603319