55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

2026rako lan publikoaren eskaintza

Udalbatzak, 2026ko otsailaren 25ean egindako osoko bilkuran, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen. Hona hemen eskaintzako plazak:

ZENBAKIA

PLAZA

ARAUBIDEA

EGOERA

HIZKUNTZA

ESKAKIZUNA

LANALDIA

MAILA

LANPOSTUKO

OSAGARRIA

BESTE BATZUK

11

Instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketa

Aldizkako lan-kontratuduna (ikasturtea)

Hutsik

Euskarazko A2

%73,33

E

%17

%15 (M)

30

Gaztetxokoko monitorea

Lan-araubidea

Hutsik

Euskarazko B2

Aldakorra

C

-

%12 (M)

31

Gaztetxokoko monitorea

Lan-araubidea

Hutsik

Euskarazko B2

Aldakorra

C

-

%12 (M)

Lan publikoaren eskaintza honetako plazen deialdia eginen da hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte

Iragarkiaren kodea: L2603337