55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Oposizio-lehiaketa murriztua, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko (C maila, 76 zenbakia plantilla organikoan). Deialdiko plaza bete gabe utzi dela deklaratzea

Berriozarko Udaleko alkateak, 2026ko otsailaren 25ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 20ko erabaki baten bidez, onetsi zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza, C mailakoak, 76 eta 81 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Ikusita oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak, plaza hutsen hautapena eta kalifikazio epaimahaiaren izendapen-proposamena, argitara eman zena 2026ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 11n egindako bilkuran, erabaki zuen Iñigo Gambra Uriz zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea (C mailakoa eta funtzionarioaren araubideakoa) eta plantillan 81 zenbakia duen plaza hutsa esleitzea. Lanpostuaz jabetzeko eguna 2026ko otsailaren 23a izanen da.

Kalifikazio epaimahaiaren aktaren arabera, ez dago izangai gehiagorik, deialdian ezarritako hautapen-prozesua gainditu duenik.

Aurrekoa kontuan harturik,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Xedapen zatian azaldutako arrazoiak direla medio, bete gabe uztea zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, Berriozarko Udaleko plantilla organikoan 76. zenbakia duena, oposizio-lehiaketa murriztu bidez betetzeko deialdian, zeina 2024ko azaroaren 20an onetsi baitzuen Gobernu Batzarrak.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan, eta sindikatu-ordezkaritzari igortzea.

Berriozarren, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2603045