1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Latasako (Imotz) ondasun higiezinen batzuena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urriaren 23an, erabaki zuen enkante bidez saltzea behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03830.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103830
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
1. lotea (1029., 1045., 3190., 3191., 3406. eta 3407. finkak).
2. lotea (3328. finka).
3. lotea (3330. finka).
4. lotea (3331. finka).
Finken deskribapena:
1. finka: (½ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 1029 IDUFIR: 31012000704109.
Hiri-finka: Juanesenea izenez deitzen eta ezagutzen den etxea, San Esteban kalean kokatua, zazpi zenbakiarekin seinalatua, gaur egun hamar zenbakiarekin, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Beheko solairua eta beste bi solairu ditu; orubearen azalera 169 metro karratu da.–Mugakideak: Sartu eta eskuinean, Portuneo etxea; ezkerrean, bide publikoa; hondoan, bide publikoa.
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 3500 Liburua: 47 Orria: 225 Inskripzioa: 8 Data: 2007-10-08.
Katastroa: Imotzen. 432. lurzatia, 9. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 752,79 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001637136QA.
2. finka: (½ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 1045 IDUFIR: 31012000704123.
Landa-finka: Belartegia, garai batean Arceta deituriko eta egun Arasta deitzen den aurkintzan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala).–Lurzati biltzetik kanpo utzia.–Azalera: erregu bat eta hamahiru almute, hots, hamasei area eta hogeita hamahiru zentiarea.–Mugakideak: iparraldean, Ostatuko saila; hegoaldean, Loperana Beheko saila eta bidea; ekialdean, Ostatuzarreko saila; eta mendebaldean, Urritzatik behera datorren ibaia.
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 3541 Liburua: 48 Orria: 4 Inskripzioa: 8 Data: 2007-10-08.
Katastroa: Imotzen. 44. lurzatia, 9. poligonoa, A azpilurzatia; 1.633,13 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225030LZ.
3. finka (½ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 3190 IDUFIR: 31012000715761.
Landa-finka: laborantzako lurra, Zubiondo aurkintzan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Azalera: ehun eta hogeita lau metro karratu.–Lurzati biltzetik kanpo utzia.–Mugakideak: iparraldean, kale publikoa; hegoaldean, bidea; eta mendebaldean, bidea.
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 3541 Liburua: 48 Orria: 14 Inskripzioa: 5 Data: 2007-10-08.
Katastroa: Imotzen. 173. lurzatia, 9. poligonoa, A azpilurzatia; 124,39 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225047PS.
4. finka (½ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 3191 IDUFIR: 31012000715778.
Landa-finka: belardia, Zubiondo aurkintzan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Azalera: zortziehun eta hirurogeita bi metro karratu.–Lurzati biltzetik kanpo utzia.–Mugakideak: iparraldean, bidea; hegoaldean, kale publikoa; ekialdean, kale publikoa; mendebaldean, bidea.
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 3541 Liburua: 48 Orria: 16 Inskripzioa: 5 Data: 2007-10-08.
Katastroa: Imotzen. 175. lurzatia, 9. poligonoa, A azpilurzatia; 864,65 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225049SF.
5. finka (½ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 3328 IDUFIR: 31012001391605.
Landa-finka: lehorreko zerealetarako erabilitako lurra, artxibatutako planoko 1. poligonoko 14. finka, Sarbilleta aurkintzan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Mugakideak: iparraldean, Latasako Kontzejuko herri-lurrak (17. finka); hegoaldean, Begoña Espelosín Orozco eta beste bat (70. finka); ekialdean, Domingo Sarasola Arregui (15. finka); mendebaldean, Fermín Echeverría Urrutia (11. finka). Azalera: hektarea bat, berrogeita hamabost area eta hogeita bost zentiarea. Zatiezina da, indarrean dagoen legediaren arabera.
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 3927 Liburua: 50 Orria: 171 Inskripzioa: 1 Data: 2004-10-26.
Katastroa: Imotzen. 373. lurzatia, 9. poligonoa, A, B eta C azpilurzatiak; 15.532,49 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225090GJ.
6. finka (½ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 3330 IDUFIR: 31012001391643.
Landa-finka: lehorreko zerealetarako erabilitako lurra, artxibatutako planoko 2. poligonoko 40. finka, Txorrokape aurkintzan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Mugakideak: iparraldean, kanpoan utzitako eremua; hegoaldean, Begoña Espelosín Orozco eta beste bat (71. finka); ekialdean, Txubindo bidea; mendebaldean, Larraun ibaia. Azalera: hektarea bat, berrogei area eta hirurogei zentiarea. Zatiezina da, indarrean dagoen legediaren arabera.
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 3927 Liburua: 50 Orria: 173 Inskripzioa: 1 Data: 2004-10-26.
Katastroa: Imotzen. 392. lurzatia, 9. poligonoa, A azpilurzatia; 14.072,43 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225107IP.
7. finka (½ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 3331 IDUFIR: 31012001391650.
Landa-finka: lehorreko zerealetarako erabilitako lurzatia, artxibatutako planoko 2. poligonoko 56. finka, Txubindo aurkintzan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Mugakideak: iparraldean, Imozko erreka; hegoaldean, Zeperro bidea; ekialdean, Begoña Espelosin Orozco eta beste bat (72. finka). Azalera: hektarea bat, laurogeita hamar area eta berrogeita zortzi zentiarea. Zatiezina da, indarrean dagoen legediaren arabera.
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 3927 Liburua: 50 Orria: 174 Inskripzioa: 1 Data: 2004-10-26.
Katastroa: Imotzen. 408. lurzatia, 9. poligonoa, A, B, C, D eta E azpilurzatiak; 19.047,08 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225122JL.
8. finka (¼ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 3406 IDUFIR: 31012001550606.
Hiri-orubea, San Esteban kalean, zenbakirik gabe, Latasako jurisdikzioan (Imotz). Azalera: ehun eta lau metro eta laurogeita hamabost dezimetro karratu. Honako hauen sarbidea da: 429. lurzatia edo Portonea etxea (aipatu kaleko 10 zenbakia); ezkerrera, katastroko 432. lurzatia edo Juanesena etxea (kale bereko 10-A zenbakia); eta katastroko 428. eta 431. lurzatiak.–Mugakideak: aurrean, aipatu San Esteban kalea; sartu eta eskuinera, katastroko 429. lurzatia; eta ezkerrera, katastroko 432. lurzatia edo Juanesena etxea (kale bereko 10-A zenbakia); eta barrenean, katastroko 428. finka (honela deskribatua: finka zatitua, bat), eta 431. finka (honela deskribatua: finka zatitua, hiru). Katastroko erreferentzia: Gaur egun katastroan duen identifikazioa da 9. poligonoko 430. lurzatia.
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 4245 Liburua: 52 Orria: 23 Inskripzioa: 1 Data: 2007-10-08.
Katastroa: Imotzen. 430. lurzatia, 9. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 104,95 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001637134XO.
9. finka (½ zatitu gabea).
Imozko finka, zenbakia: 3407 IDUFIR: 31012001550613.
Hiri-orubea, San Esteban kalean, zenbakirik gabe, Latasako jurisdikzioan (Imotz). Azalera: zazpiehun eta hiru metro eta berrogeita sei dezimetro karratu. Mugakideak: aurrean, katastroko 432. lurzatia edo Juanesenea etxea (kale bereko 10-A zenbakia) eta katastroko 430. lurzatia (honela deskribatua: finka zatitua, bi); sartu eta eskuinera, katastroko 428. lurzatia (honela deskribatua: finka zatitua, bat); ezkerretara, katastroko 392. lurzatia; eta barrenean, katastroko 13. lurzatia (aipatu San Esteban kaleko bi zenbakia). Katastroko erreferentzia: Gaur egun katastroan duen identifikazioa da 9. poligonoko 432. lurzatia.–
Inskripzioa: Jabariaren azken inskripzioa: Liburukia: 4245 Liburua: 52 Orria: 25 Inskripzioa: 2 Data: 2007-10-08.
Katastroa: Imotzen. 431. lurzatia, 9. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea. 703,46 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001637135MP.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko martxoaren 10ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2603841