1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
626/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen baita, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten lanpostuan aritu daitezen, eta plaza esleitzen baitzaie.
Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 253E/2024 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 11 plaza huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 16ko 104E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko urtarrilaren 17an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko azaroaren 20an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuaziorik handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 3814/2025 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Izendapenaren ondoren, Miguel Echeverría Michel jaunari eta Íñigo Romero Marcos jaunari borondatezko eszedentzia eman zaie, jabetza hartzeko egunetik aurrerako ondorioekin, eta, hortaz, bidezkoa da hutsune horiek betetzea gainditutakoen zerrendan ondorengoak diren izangaiekin. Horretan oinarrituta, izendapen- edo kontratazio-proposamen osagarria argitara eman zen 2026ko otsailaren 16an, deialdiaren web-fitxan.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea Ana Carmen Gracia Zapata andrea, igoera-txandako izangaia, erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren lanpostuan aritu dadin.
2. Lan-araubide finkoan kontratatzea Aritz Sotro Arcellus jauna, txanda irekiko izangaia, lanaldi partzialean aritu dadin.
3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
5. Lan-araubide finkoan lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko izendatutako izangaiak hilabeteko epean sinatu beharko du dagokion kontratua, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Norbaitek ez badu plazaren jabetza hartzen edo, kasua bada, lan-kontratu finkoa sinatzen, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA | HERRIA |
Igoera | GRACIA ZAPATA, ANA CARMEN | 72805 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | DONEZTEBE |
Irekia | SOTRO ARCELLUS, ARITZ | 72383 | OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2603076