55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

171E/2025 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Cascanteko Udal Plan Orokorreko hirigintza-determinazio egituratzaileen aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzailea Nasuvinsa da.

Cascanteko Udal Plan Orokorraren aldaketa honen xedea da AR4, AR9 eta AR10 banaketa eremuak berrantolatzea, eta erabilera industrialeko eta zerbitzu-erabilerako eremuak definitzea, zatika egin dadin garapena eta erantzun dakion askotariko tipologien eskaerari.

AR4 eta AR9 banaketa eremuen erabilera globala industriala da; AR10 banaketa eremuarena, aldiz, zerbitzu-poligonoarena. AR4 eta AR10 banaketa eremuek sektore bakarra dute; AR9 banaketa eremua, berriz, hiru sektore independentez osatuta dago.

AR4 eta AR10 banaketa eremuak eta AR9 banaketa eremuko 2. eta 3. sektoreak mugakide dira Udal Plan Orokorrean mugatuta dagoen Tarazonica trenaren bide berdearekin.

AR9 banaketa eremuko 1. sektorean, aldaketa bat izapidetu zen 2010ean; hots, eremutik kanpo utzi ziren 1. poligonoko 41. lurzati zaharraren zati batzuk, eta hura erabilera industrialeko hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatu zen. Jarduketa horrekin, 4.610,78 m² txikitu zen sektore horren azalera, eta haren barnean utzi ziren Queiles ibaitik hurbilen dauden eta uholde-arrisku handiena duten lurzoruak.

Egungo dokumentuarekin, proposatzen da Udal Planean definitutako antolamendu eta kudeaketaren aldaketa izapidetzea, eta berrantolatzea AR4 banaketa eremuak, AR9 banaketa eremuko 2. eta 3. sektoreek eta AR10 banaketa eremuak osatzen duten zona.

Proposatzen da AR9 banaketa eremuko 1. sektorea, aipatu 1. poligonoko 41. lurzatiaren zatia eremutik kenduta, lurzoru urbanizaezin gisa birsailkatzea, haren uholde-arriskua dela eta.

Azaldu denez, Cascanteko Udal Planaren aldaketa honen xedea da AR4, AR9 eta AR10 gisa sailkatutako banaketa eremuak berrantolatzea, hartara, definitutako zonei esker, udalerriak izan ditzan askotariko neurrietako lurzatiak eta horiek har ditzaten erabilera industrialeko edo zerbitzu-erabilerako hainbat tipologiatako jarduerak. Horrela, gaur egungo eskariei nahiz sortzen ahal direnei erantzuten ahalko zaie, eta garapena faseka egiten ahalko da, beharren arabera.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela eta proposatu du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren txostena egitea, aldekoa, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, Cascanteko Udal Plan Orokorreko hirigintza-determinazio egituratzaileen aldaketari buruz, ingurumenean eraginik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Nasuvinsa da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hirigintza Atalari.

Iruñean, 2025eko martxoaren 7an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2604060