55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

38/2026 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana; honen bidez ematen dira aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta deklarazioa, zehazki, onura publikokoa, "Altsasu-Urdiain" izeneko zirkuitu sinpleko 30 kV-ko aireko linea berritzeko proiekturako, 1322 eta 1339 euskarrien artean, Uharte Arakil eta Irañetako udal mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11351.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 23an emandako 339/2022 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaizkion I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, "Altsasu-Urdiain" 30 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linea, 1.322 eta 1.339 euskarrien artean, berritzeko proiekturako, eta deklaratu zen instalazio horrek zehazki onura publikoa zuela. Hala, 24 hilabeteko epea eman zen obrak egiteko.

Proiektuan jasotako jarduketak hauek dira:

–1.048 metroko luzerako erdi-tentsioko aireko linea berria instalatuko da 1.322. eta 1339. euskarrien artean, fase bakoitzeko eroale bat (47-AL1/8ST1A) duen zirkuitu batek osatua.

–84 metroko luzerako erdi-tentsioko aireko linea berria instalatuko da 1.103. eta 1105. euskarrien artean, fase bakoitzeko bi eroale (47-AL1/8ST1A) dituen zirkuitu batek osatua.

–Hormigoi bibratuzko euskarri hauek kendu eginen dira: 1104., 1325., 1326., 1327., 1328., 1329., 1330., 1331., 1332., 1333., 1334., 1335., 1336., 1337. eta 1338. Haien ordez, saretazko 9 euskarri berri jarriko dira.

–LA-56 eroaledun aireko linearen 1.132 metro desmuntatzea, 1322 eta 1339 euskarrien artean eta 1103 eta 1104 euskarrien artean.

Baimenaren indarraldia agortuta, 2025eko martxoaren 21ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aldez aurreko administrazio baimen berria, eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa eskatu ditu espediente bererako, zeinaren exekuzio proiektua, abenduaren 23ko 339/2022 Ebazpenaren bidez onetsia, 2021eko abuztuan sinatu baitzuen Marcos Hernando Tuesta ingeniari tekniko industrialak.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2025eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2025eko ekainaren 4an), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaien, halaber, Uharte Arakilgo eta Irañetako Udalei, jendaurrean jar zezaten iraupen bereko epe batez.

Ez zen alegaziorik jaso.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, taula honetan aipatzen diren organismoei kontsulta egin zitzaien Uharte Arakil eta Irañetako Udalei, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Red Eléctrica de Españari, eta azken bien txostenak jaso ziren:

–Informazio gehiago eskatuz aurretiazko bi txosten eman ondoren, Red Eléctrica de España SAUk, 2026ko urtarrilaren 20an sinatutako txostenean, jakinarazi zuen "Itxaso-Orkoien 1" 220 kV-ko aireko linearen (garraiolariaren jabetzakoa) 111-112 tartearekin gurutzatzeko gunea, arauzkoa dela, eta baldintza zehatz batzuk helarazi zituen lanak gauzatzeko.

–2025eko abenduaren 10eko txostenean (erreferentzia: 2025-OI-685 MP), Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Uren Komisariako Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrol Arloak baldintza batzuk ezarri zituen, proiektatutako linearen eta hiru ibilgu naturalen arteko gurutzaketei dagokienez, eta gogoraratu zuen obrak hasi aurretik I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak linea elektrikoa gurutzatzeko nahitaezko administrazio baimena lortu beharko duela.

Araudi beraren arabera, aipatutako txostenak I-DE Redes Eléctrica Inteligentes SAUri helarazi zitzaizkion, eta hark adierazi zuen haiekin ados zegoela.

Azkenik, gogorarazi behar da orain izapidetutako proiektua onura publikokotzat jo zen bera dela, zehazki, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 23ko 339/2022 Ebazpenaren bidez, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berdinarekin. Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 52. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da izapidetutako egintzak baliozkotzea, horien jatorria baita lortutako onura publikoko deklarazioa eta, espresuki, horretarako egindako desjabetze prozeduraren ondoriozkoak; prozedura hori Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 7/2023 Ebazpenaren bidez hasi zen; Ebazpen horren bidez, proiektua okupatu aurreko aktak egin ziren, 2023ko martxoaren 22an.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea proiektu horretarako eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa ematea.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimena ematea "Altsasu-Urdiain" 30kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linea 1322 eta 1339 euskarrien artean berritzeko proiekturako, Uharte Arakil eta Irañetako udal mugarteetan eta, horrekin batera, aurkeztutako exekuzio proiektua onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

2. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-entsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak eskatu beharko du zerbitzuan jartzearen akta. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; ez du aldaketarik izan 2025eko ekainaren 3ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean jendaurrean jarritako zerrendaren aldean.

6. Desjabetze prozedura eta haren ondoriozko izapide guztiak baliozkotzea. Prozedura horren jatorria da Industria Antolamenduaren, azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen zuzendariaren abenduaren 23ko 339/2022 Ebazpenaren bidez lortutako zehazki onura publikoko deklarazioa, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda orain onartutako proiektuan jasotako bera baita.

7. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea akitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Uharte Arakilgo eta Irañetako Udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–SAT11580 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

FINKA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Euskarriak

p/a

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Unit.

Kopurua

m²

1

Félix Goicoechea Gorriti

Uharte Arakil

2

113

1

1325

2,56

2

Cándido Escudero Aburuza

Uharte Arakil

2

123

1

1327

2,56

3

Mendi Turi ENSa (367 NA zk.)

Uharte Arakil

2

124

2

1329

1331

2,56

4

Miguel Jose Armendariz Huarte

Uharte Arakil

2

134

1

1333

2,56

5

María Esther Huarte Fernandino

Uharte Arakil

2

309

1

1104

1,32

6

Basilia Irigaray Zubiria

Irañeta

1

8A

1

1335

2,56

7

Pedro Jose Lazcoz Huarte

Irañeta

1

9A

1

1337

2,89

8

Miguel Angel Gorriti Irigaray

María Begoña Gorriti Irigaray

Irañeta

1

223B

1

1338

2,56

Iragarkiaren kodea: F2603203