1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
41/2026 EBAZPENA, 2026ko otsailaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2026-2027 ikasturterako onartzeko prozesuaren egutegia, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.
Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 11n emandako 40/2024 Foru Aginduak arautzen eta garatzen du ikasleak onartzeko prozesua, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan funts publikoekin finantzatutako ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduetan zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean baimena duten ikastetxe publikoetan eta entitate nahiz ikastetxe pribatuetan ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sisteman eskaintzen diren A, B eta C graduetan. Hala, foru agindu horren 4.5 artikuluak ezartzen du 2026-2027 ikasturterako onartzeko prozesua hasiko dela foru agindu horrexen xede diren irakaskuntzen eta prestakuntzen gaineko eskumena duen zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez.
Erabiliz azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horrek ezarri zuen Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa),
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2026-2027 ikasturterako onartzeko prozesuaren egutegia, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko. Egutegia ebazpen honen eranskinean dago jasota.
2. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Inklusio Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta zikloetan izena emateko ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
3. Ebazpen honen eta dagokion eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko otsailaren 27an.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat.
(107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak aldi baterako ordeztuko dituztenak).
ERANSKINA.–IKASLEAK 2026-2027 IKASTURTERAKO ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. LANBIDE HEZIKETAKO OINARRIZKO ZIKLOAK. LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ZIKLOAK
Lanbide Heziketako oinarrizko zikloetan onartzeko prozesua
1.–Onartzeko prozesu arrunta.
2026-2027 ikasturterako oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesu arrunta garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
OINARRIZKO MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskribatzeko epe arrunta: inskripzioa aurrez aurre edo telematikoki aurkeztea, bai eta erantsi beharreko dokumentazioa ere | Apirilak 20 | Apirilak 30 | 14:00ak arte (aurrez aurreko aurkezpena) 23:59ra arte (aurkezpen telematikoa) |
EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera kontsultatzea | Maiatzak 22 | |
EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera erreklamatzea/zuzentzea Dokumentazioa aurkezteko epea | Maiatzak 25 | Maiatzak 29 | |
EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin betiko egoera | Ekainak 3 | |
Ikasle onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Ekainak 4 | |
Ikasle onartuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkeztea, eta aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkeztea | Ekainak 5 | Ekainak 9 | 14:00ak arte |
Ikasle onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | | Ekainak 12 | |
Ikasle onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Ekainak 15 | Ekainak 17 | 14:00ak arte |
Ikasle onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea | | Ekainak 19 | |
Ikasle onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Ekainak 22 | Ekainak 23 | 14:00ak arte |
Ikasle onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea | | Ekainak 25 | |
Ikasle onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Ekainak 26 | Ekainak 29 | 14:00ak arte |
Ikasle onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea | | Uztailak 1 | |
Ikasle onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailak 2 | Uztailak 3 | 14:00ak arte |
2.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP).
2026-2027 ikasturterako oinarrizko mailako zikloetan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
OINARRIZKO MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, oinarrizko mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako (oinarrizko mailako IHEP) | | Abuztuak 27 | |
Oinarrizko mailako IHEPn inskripzioa egiteko epea: aurrez aurreko inskripzioa edo inskripzio telematikoa aurkeztea oinarrizko mailako IHEPn | Abuztuak 28 | Abuztuak 31 | 14:00ak arte (aurrez aurrekoa) 23:59 arte (telematikoa) |
Oinarrizko mailako IHEPn onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Irailak 2 | |
Oinarrizko mailako IHEPn onartutako ikasleen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkeztea | Irailak 2 | Irailak 4 | 14:00ak arte |
Oinarrizko mailako IHEPn onartutako ikasleen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 7 | |
Oinarrizko mailako IHEPren behin betiko 1. zerrendan onartutako ikasleen matrikula | Irailak 8 | Irailak 8 | 14:00ak arte |
Oinarrizko mailako IHEPn onartutako ikasleen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea | | Irailak 9 | |
Oinarrizko mailako IHEPren behin betiko 2. zerrendan onartutako ikasleen matrikula | Irailak 10 | Irailak 10 | 14:00ak arte |
3.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi ondoren aurkezteko epea: ikaspostu libreen esleipena (ILE).
2026-2027 ikasturterako oinarrizko mailako zikloetako ikaspostu libreen esleipena garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
OINARRIZKO MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Oinarrizko mailako ILEaren ikaspostu libreen 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 17 | |
Oinarrizko mailako ILEaren ikaspostu libreen 1. zerrendako ikaspostuetan izena ematea. | Irailak 18 | Irailak 18 | 14:00ak arte |
Oinarrizko mailako ILEaren ikaspostu libreetan onartutako ikasleen 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 21 | |
Oinarrizko mailako ILEaren 1. zerrendako ikaspostu libreetan onartutako ikasleen matrikula | Irailak 22 | Irailak 22 | 14:00ak arte |
Oinarrizko mailako ILEaren ikaspostu libreen 2. zerrenda argitaratzea | | Irailak 24 | |
Oinarrizko mailako ILEaren ikaspostu libreen 2. zerrendako ikaspostuetan izena ematea | Irailak 25 | Irailak 25 | 14:00ak arte |
Oinarrizko mailako ILEaren ikaspostu libreetan onartutako ikasleen 2. zerrenda argitaratzea | | Irailak 28 | |
Oinarrizko mailako ILEaren 2. zerrendako ikaspostu libreetan onartutako ikasleen matrikula | Irailak 29 | Irailak 29 | 14:00ak arte |
Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan onartzeko prozesua
1.–Onartzeko prozesu arrunta.
2026-2027 ikasturterako erdi mailako zikloetan onartzeko prozesu arrunta garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
ERDI MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskribatzeko epe arrunta (inskripzioa aurrez aurre edo telematikoki aurkeztea, bai eta erantsi beharreko dokumentazioa ere) | Apirilak 20 | Apirilak 30 | 14:00ak arte (aurrez aurrekoa) 23:59 arte (telematikoa) |
EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera kontsultatzea | Maiatzak 29 | |
EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera erreklamatzea/zuzentzea Dokumentazioa aurkezteko epea | Ekainak 1 | Ekainak 5 | |
EDUCAn Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek erdi mailako zikloetara sartzeko nota egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea edo erdi mailako zikloetara sartzeko notaren erregistroa aurkezteko epea | Ekainak 17 | Ekainak 19 | 14:00ak arte (aurrez aurrekoa) 23:59 arte (telematikoa) |
Sarrerako baldintza aldatzeko epea |
Aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko epea, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu aurretik |
EDUCAn erregistratutako erdi mailako inskripzio-orriaren behin betiko egoera | Ekainak 22 | |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Ekainak 23 | |
Onartuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkeztea, eta aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkeztea | Ekainak 23 | Ekainak 25 | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | | Ekainak 29 | |
Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Ekainak 30 | Uztailak 3 | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea | | Uztailak 15 | |
Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailak 16 | Uztailak 20 | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea | | Uztailak 22 | |
Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailak 23 | Uztailak 27 | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea | | Uztailak 29 | |
Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailak 30 | Uztailak 30 | 14:00ak arte |
2.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP).
2026-2027 ikasturterako erdi mailako zikloetan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
ERDI MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, erdi mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako (erdi mailako IHEP) | | Abuztuak 27 | |
Erdi mailako IHEPn inskripzioa egiteko epea: aurrez aurreko inskripzioa edo inskripzio telematikoa aurkeztea erdi mailako IHEPn | Abuztuak 28 | Abuztuak 31 | 14:00ak arte (aurrez aurrekoa) 23:59 arte (telematikoa) |
Erdi mailako IHEPn onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Irailak 2 | |
Erdi mailako IHEPn onartutakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkeztea | Irailak 2 | Irailak 4 | |
Erdi mailako IHEPn onartutakoen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 7 | |
Erdi mailako IHEPren behin betiko 1. zerrendan onartutakoen matrikula | Irailak 8 | Irailak 8 | 14:00ak arte |
Erdi mailako IHEPn onartutakoen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea | | Irailak 10 | |
Erdi mailako IHEPren behin betiko 2. zerrendan onartutakoen matrikula | Irailak 11 | Irailak 11 | 14:00ak arte |
3.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi ondoren aurkezteko epea: ikaspostu libreen esleipena (ILE).
2026-2027 ikasturterako erdi mailako zikloetako ikaspostu libreen esleipena garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
ERDI MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Erdi mailako ILEaren ikaspostu libreen 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 17 | |
Erdi mailako ILEaren ikaspostu libreen 1. zerrendako ikaspostuetan izena ematea. | Irailak 18 | Irailak 18 | 14:00ak arte |
Erdi mailako ILEaren ikaspostu libreetan onartutako ikasleen 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 21 | |
Erdi mailako ILEaren 1. zerrendako ikaspostu libreetan onartutako ikasleen matrikula | Irailak 22 | Irailak 22 | 14:00ak arte |
Erdi mailako ILEaren ikaspostu libreen 2. zerrenda argitaratzea | | Irailak 24 | |
Erdi mailako ILEaren ikaspostu libreen 2. zerrendako ikaspostuetan izena ematea | Irailak 25 | Irailak 25 | 14:00ak arte |
Erdi mailako ILEaren ikaspostu libreetan onartutako ikasleen 2. zerrenda argitaratzea | | Irailak 28 | |
Erdi mailako ILEaren 2. zerrendako ikaspostu libreetan onartutako ikasleen matrikula | Irailak 29 | Irailak 29 | 14:00ak arte |
Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan onartzeko prozesua
1.–Onartzeko prozesu arrunta.
2026-2027 ikasturterako goi mailako zikloetan onartzeko prozesu arrunta garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
GOI MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskribatzeko epe arrunta (Inskripzioa aurrez aurre edo telematikoki aurkeztea, bai eta erantsi beharreko dokumentazioa ere) | Apirilak 20 | Apirilak 30 | 14:00ak arte (aurrez aurrekoa) 23:59 arte (telematikoa) |
EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera kontsultatzea | Maiatzak 29 | |
EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera erreklamatzea/zuzentzea Dokumentazioa aurkezteko epea | Ekainak 1 | Ekainak 5 | |
Onartzeko prozesu arruntean parte-hartzea berresteko epea | Ekainak 24 | Ekainak 26 | 14:00ak arte (aurrez aurrekoa) 23:59 arte (telematikoa) |
EDUCAn Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek goi mailako zikloetara sartzeko nota egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea edo goi mailako zikloetara sartzeko notaren erregistroa aurkezteko epea |
Sarrerako baldintza aldatzeko epea | Ekainak 24 | Ekainak 26 | 14:00ak arte (aurrez aurrekoa) 23:59 arte (telematikoa) |
Aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko epea, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu aurretik |
EDUCAn erregistratutako goi mailako inskripzio-orriaren behin betiko egoera | Ekainak 29 | |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Ekainak 30 | |
Onartuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkeztea, aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkeztea eta egin gabeko parte-hartzea berrestea | Ekainak 30 | Uztailak 2 | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | | Uztailak 15 | |
Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailak 16 | Uztailak 20 | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea | | Uztailak 22 | |
Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailak 23 | Uztailak 27 | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea | | Uztailak 29 | |
Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailak 30 | Uztailak 30 | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea | | Abuztuak 28 | |
Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Abuztuak 31 | Abuztuak 31 | 14:00ak arte |
2.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP).
2026-2027 ikasturterako goi mailako zikloetan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
GOI MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, goi mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako (goi mailako IHEP) | | Irailak 2 | |
Goi mailako IHEPn inskripzioa egiteko epea: aurrez aurreko inskripzioa edo inskripzio telematikoa aurkeztea goi mailako IHEPn | Irailak 3 | Irailak 4 | 14:00ak arte (aurrez aurrekoa) 23:59 arte (telematikoa) |
Goi mailako IHEPn onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Irailak 9 | |
Goi mailako IHEPn onartutakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkeztea | Irailak 9 | Irailak 11 | |
Goi mailako IHEPn onartutakoen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 15 | |
Goi mailako IHEPren behin betiko 1. zerrendan onartutakoen matrikula | Irailak 16 | Irailak 16 | 14:00ak arte |
Goi mailako IHEPn onartutakoen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea | | Irailak 18 | |
Goi mailako IHEPren behin betiko 2. zerrendan onartutakoen matrikula | Irailak 21 | Irailak 21 | 14:00ak arte |
3.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi ondoren aurkezteko epea: ikaspostu libreen esleipena (ILE).
2026-2027 ikasturterako goi mailako zikloetako ikaspostu libreen esleipena garatzeko ebazpenean egutegirako jarraibide gehigarriak zehaztu dira.
GOI MAILA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Goi mailako ILEaren ikaspostu libreen 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 24 | |
Goi mailako ILEaren ikaspostu libreen 1. zerrendako ikaspostuetan izena ematea | Irailak 25 | Irailak 25 | 14:00ak arte |
Goi mailako ILEaren ikaspostu libreetan onartutakoen 1. zerrenda argitaratzea | | Irailak 28 | |
Goi mailako ILEaren 1. zerrendako ikaspostu libreetan onartutako ikasleen matrikula | Irailak 29 | Irailak 29 | 14:00ak arte |
Goi mailako ILEaren ikaspostu libreen 2. zerrenda argitaratzea | | Urriak 1 | |
Goi mailako ILEaren ikaspostu libreen 2. zerrendako ikaspostuetan izena ematea | Urriak 2 | Urriak 2 | 14:00ak arte |
Goi mailako ILEaren ikaspostu libreetan onartutakoen 2. zerrenda argitaratzea | | Urriak 5 | |
Goi mailako ILEaren 2. zerrendako ikaspostu libreetan onartutako ikasleen matrikula | Urriak 6 | Urriak 6 | 14:00ak arte |
Iragarkiaren kodea: F2603419