54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen bost plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

José María Arribas Arribas jaunak, txanda irekiko izangaiak, ez zituen egiaztatu deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak horretarako ezarritako epean.

Ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3701/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), 2025eko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11koan, argitara eman zen hautapen prozesua gainditu eta baldintzak betetzen zituzten lau izangaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 3734/2025 Ebazpenaren bidez haien izendapena egin zen.

Era berean, igoera txandako izangai José María Urbizu Lara jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, plazaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako, araubide finkoan.

Deialdiaren 10.4 oinarriak xedatzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, plaza huts hori ere beteko dela, deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, eta bertan sartzea Juan Miguel Lacueva Arriaga jauna, igoera txandakoa, eta Miguel Senosiáin Imízcoz jauna, txanda irekikoa.

Deialdiaren 8.1, 8.2 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxako estekaren bidez.

Iruñean, 2026ko otsailaren 23an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2602989