54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ARZOZ MUNARRIZ 356 NA ENS

Desegitea eta azkentzea "Likidazioko Arzoz Munarriz 356 NA ENS"

Aditzera ematen da ezen "Likidazioko Arzoz Munarriz 356 NA eraldaketarako nekazaritza-sozietateko" (IFZa: F-31189038) kideek, 2026ko otsailaren 2an egin batzar orokor berezian, aho batez honako hauek erabaki zituztela, batzarrean berean, sozietateak ez hartzekodunik ez zordunik ez zuenez gero: desegitea, likidazioaren azken balantzea onestea, eta entitatea azkentzea. Hala bada, likidatzaile izendatu ziren Raimundo Munárriz Ollacarizqueta, José Antonio Arzoz Echauri eta Miguel Ángel Arzoz Echauri, hots, likidazio-batzordeko kide. Hori guztia, bat etorriz abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuaren 14. artikuluan xedaturikoarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Eraldaketarako Nekazaritza-sozietateen Estatutua).

Iltzarben (Nafarroa), 2026ko otsailaren 2an.–"Likidazioko Arzoz Munarriz 356 NA eraldaketarako nekazaritza-sozietatearen" aldetik, Raimundo Munárriz Ollacarizqueta, José Antonio Arzoz Echauri eta Miguel Ángel Arzoz Echauri, likidazio-batzorde gisa.

Iragarkiaren kodea: P2603579