2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ultzamako aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkarien batzarrak, 2025eko abenduaren 23an, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.
Horren iragarkiak argitaratu ziren 2021eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18an, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.
Beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2026ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea, eta argitara ematen da haren laburpena; bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (1. eta 3. apartatuak) xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 556.567,40 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 153.747,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.829,90 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.650,00 euro.
Gastuak, guztira: 746.824,30 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 82.780,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 664.034,30 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 746.824,30 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko martxoaren 2an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L2603364