54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea erakundearen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatu erabaki hori argitaratu zen 2026ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, eta erakundearen iragarki-taulan hamabost egun baliodunean egon zen ikusgai, interesdunek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, epe hori iraganik, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik ez erreklamaziorik, behin betiko onetsi da, eta bidezkoa da laburturik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

Lakuntzan, 2026ko martxoaren 3an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

LABURPENA, KAPITULU EKONOMIKOEN ARABERA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 2.725.117,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.975.421,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 19.846,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 575.475,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 694.650,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 90.428,00 euro.

Gastuak, guztira: 6.080.937,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.559.840,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.116.228,88 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 2.770,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 402.098,12 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 6.080.937,00 euro.

DIRU-SARREREN ETA GASTUEN AURREIKUSPENA, GARAPEN AGENTZIA (EUROTAN)

DIRU-SARRERAK

570.457,25

SAKANAKO MANKOMUNITATEAREN DIRU-SARRERAK

149.299,00

NAFARROAKO GOBERNUA

197.476,57

DINABIDE ESPAZIOAREN ERRENTAMENDUA

1.567,80

ESTATUKO ETA EUROPAKO PROIEKTUAK

222.113,88

GASTUAK

570.457,25

SOLDATAK ETA LANSARIAK

326.357,90

PRESTAKUNTZA

2.200,00

IBILGETU MATERIALAREN AMORTIZAZIOA

1.000,00

ERRENTAMENDUAK

4.600,00

KONPONKETAK ETA MANTENTZE-LANAK

5.000,00

PROFESIONAL INDEPENDENTEEN ZERBITZUAK

26.898,83

ASEGURU PRIMAK

2.600,00

KANPORA ATERATZEA (SAKANAKO PLAN ESTRATEGIKOA)

157.800,52

BANKU KOMISIOAK

300,00

HORNIDURAK

8.000,00

BESTELAKO ZERBITZUAK

11.000,00

TELEFONOA ETA INTERNET

1.800,00

GARRAIO/DIETA GASTUAK

6.600,00

FINANTZA-GASTUAK

300,00

KREDITU KONTUKO INTERESAK

6.000,00

PROIEKTU ESTRATEGIKOEN EKARPENAK

10.000,00

Iragarkiaren kodea: L2603349