54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egindako bilkura berezian hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta aplikatzekoak diren gainerako legezko ondorioak izan ditzan.

Villatuertan, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2603188