2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Villatuertan, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2603187