54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko bi plaza oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikarien bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4608/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ekoan, argitaratu), oposizioko kalifikazio epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Iratxe Bujanda Fernández andrea, igoera txandakoa, eta Leyre Rodríguez Aramendía andrea, txanda irekikoa, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen diren izangaiak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2026ko otsailaren 23an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2602986