54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontuak barnean hartzen ditu Otsagabiko Udalaren aurrekontua eta "Zaraitzu Ibarra Zahar Etxearen Patronatua" izeneko erakunde autonomoarena.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen, kasua bada. Halakorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta betetzeko xedaturik dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Otsagabian, 2026ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.

Iragarkiaren kodea: L2603236