54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea langileen plantilla organikoa 2025eko ekitaldirako. Bertan, barne hartzen dira Otsagabiko Udaleko plantilla eta Zaraitzuko Ibarra Zahar Etxearen Patronatua izeneko erakunde autonomoko plantilla.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dadin eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. dagokionez xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2026ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.

Iragarkiaren kodea: L2603233