2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMARKOAINGO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira Udalaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 17.650 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 65.050 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 55.500 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 56.262,50 euro.
IX. kapitulua–Finantza-pasiboak: 159.997,50 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 354.910 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 400 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 86.450 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.060 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 264.000 euro.
Gastuak, guztira: 354.910 euro.
Imarkoainen, 2026ko otsailaren 25ean.–Kontzejuko burua, Juan Eseverri Abentin.
Iragarkiaren kodea: L2603073