54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udalerritik kanpo egonen naizenez 2026ko otsailaren 24tik martxoaren 2ra, biak barne, bidezkoa da eskudantziak eskuordetzea. Beraz, kontuan hartuta zer ezartzen duen 47. artikuluan Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak,

EBAZTEN DUT:

1. Lehenbizikoa.–Isa Etxeberria Lakuntza bigarren alkateordearen esku uztea Alkatetzari berez dagozkion eskudantzia guztiak, 2026ko otsailaren 24tik martxoaren 2ra bitartean, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2602943