2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Udaleko kideen ordainsariak
Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.
Goizuetako Udalak, 2026ko otsailaren 24an egindako Udal bilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:
1.–2026 urterako alkatearen ordainsari eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 13.140,09 euro izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batezbestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio. Era berean sartua egonen da Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz astean 10 orduz alkatearen funtzioak egitea ezartzen da, beharrezko dedikazio gutxienekoa.
2.–2026 urterako, zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 92,15 euro gordin onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzetara etortzeagatik, betiere 12 udalbatzetako gehienezko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.
3.–Orobat, bere karguan aritzeagatik dieta eta joan etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie alkate eta zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren fakturak aurkeztu ondoren.
4.–Akordio honek eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urtero berretsi beharko da.
Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Goizuetan, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2603229