2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Fiteroko Udalak, 2026ko otsailaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa, bai eta horren espedientea 15 eguneko epean jendaurrean edukitzea ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.
Fiteron, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L2602985