2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Fiteroko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, iragarkiak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.
Fiteron, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L2602984