54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean.

Eulaten, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–1. lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak; lanpostukoa: %10; bateraezintasunekoa: %35; lanaldiaren luzapenekoa: %10; %3,72 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.

–2. lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %20. Egoera: jardunean. Larragoako eta Aranaratxeko udalekin partekatua.

–3. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: Lanpostukoa: %15; lanaldiaren luzapenekoa: %10. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

–Izen-deiturak: Sara Lana Cambra. Lanpostua: idazkaria. Antzinatasuna: 1996ko abenduaren 4a.

–Izen-deiturak: Yoana Pérez García. Lanpostua: administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 2014ko urtarrilaren 1a.

–Izen-deiturak: José Ignacio García Ruiz. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2025eko abenduaren 9a.

Iragarkiaren kodea: L2603286