54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Azagrako alkateak, 2026ko otsailaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.

Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi Natalia Medina Muñozen esku uztea 20251212/008164 ezkontza zibila egiteko eskumena, ezkongaiek hala eskaturik. Ezkontza zibil hori izapidetu da Azagrako Bake Epaitegiko bulego laguntzailean.

2.–Horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Azagran, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2603278